lunes, 2 de abril de 2012

Asteburu ona taldearentzat!!!

Nahiko asteburu ona taldearentzat, Alain Ramirezek junior mailako lehen pipas lidertza lortu du eta Ander Arteagak kadete mailako mtb bizkaiko txapelketa irabazi du!

Zapatuan, Amorebietako karreran, taldearen lana oso ona izan zen. Korte gehienetan Beste-Alde bat zegoen, tarteko-helmugara iritsi zen lauko ihesaldian Arbulu sartu zuten, baina ez zuen puntuak lortzeko indarriki eduki. Gero montekalbo hasieran De La Fuentek zulatua izan zuen eta z¡ezin izan zuen lasterketaren garaipena lehiatu. Ala ere Alain bigarren taldetxoan heldu zen gora eta Adrian Sainz hirugarrenean eta horrelaxe hemugaratu ziren, 4º eta 23º postuetan. Alain lehen bizkaitarra izan zen eta Pipas sariko maillot horia jantziko du Durangoko karreran.

Domekan, Erandion ospatutako Euskadiko mtb kadete txapelketan Ander Arteaga lehen bizkaitar moduan sailkatua izan zen eta Bizkaiko titulua eskuratu zuen.


1 comentario: