domingo, 25 de marzo de 2012

Hasi da Denboraldia!!!

Beste-Alde Orue taldeko junior mutilak hasi dira lasterketak korritzen. Zapatuan Antzuolan aritu ziren aurtengo denboraldiari hasiera emateko. Lasterketa honetako helburu bakarra lastreketako erritmoa hartzea eta entrenatzea baino ez zen izan. Gipuzkoan zenez ez zuten emaitza onik lortu bertan hainbat lasterketa daramatzate eta.

Lasterketa luzetxoa eta nahiko bizkorra izan zen. Repetxo bat zuen ibilbide bati hiru bira eman eta amaitzeko ikustearekin batera hanketako mina eragiten duen Uzarraga  portua igo behar izan zuten.

Lasterketa hastearekin batera aurrean gutxi iraun zuen taldetxo bat osatu zen, Unamuno bertan zela. Horiek arrapatu eta segituan beste taldetxo bat eratu zen, hemen Arbulu eta Alain zeudelarik, baina hauek ere laster arrapatu zituzten. Azkenean ihesaldi nagusia eratu zen, 15 txirrindularirekin, Adrian barne, baina atzean gelditu zen eta taldea pelotoitik tiraka jarri zen Sumofic-ekin batera. 20 km faltan hauek ere arrapatu zituzten eta berriro ere beste talde bat eratu zen, taldekorik gabe, baina Alainek tartea lortu zuen eta 23. bukatu zuen lasterketa. Taldeko hurrengoak Arbulu, Jose eta Ibon izan ziren.

SAILKAPENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario